Jone Galparsoro (Ataun, 1971) pedagogian lizentziaduna da eta Gasteizko Olabide Ikastolako irakaslea. Gaztetan zaletu zen argazkigintzara, «lehengusuek kamerak baitzituzten». Argazkiak, batez ere, Ataungo txokoetan ateratzen ditu. Baina, kamera berarekin darama toki guztietara, «eta kostaldean argazkiak ateratzea gustuko dut. Bidaiatzea ere atsegin dudanez, edozein lekutan atera ahal dira irudi dotoreak». Ataungo Argazki Rallya urteroko zita du Galparsorok, eta bertan sari ugari jasotakoa da. «Herrian argazkilaritza bultzatu nahian aritzen gara».
Ze zaletasun dituzu?
Argazkilaritza eta sukaldaritza.
Pelikula bat edo telesail bat.
La lista de Schindler.
Liburu bat.
Los Pilares de la tierra.
Musika talde edo abeslari bat.
Coldplay.
Abesti bat.
Zea Mays-en Negua joan da ta.
Oporretarako leku bat.
Algarve (Portugal).
Zer gosaltzen duzu?
Esnea zerealekin.
Kolore bat.
Urdina.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Seme-alabak jaio zirenekoak.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Maitasunetik egindako edozein.
Amets bat.
Turkanan (Kenia) martxan jartzen lagundu dugun eskola ezagutzera joatea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Bazkal ondorengo siesta sofan.
Goierriko txoko bat.
Ataunen bertan Arantzamendi.
Ataunen biziko ez bazina…
Kostaldeko edozein herri txikitan.