GoiBerriko Errainuak atalean, pandemia hasieran izan zen nire lehenengo partaidetza, eta orduan esaten nuen bezala, naturako argazkiak ditut gogoko.
Bigarren partaidetza honetan, naturak badu zerikusia, baina batez ere momentua nabarmenduko nuke. Udazken luze baten ondoren elurte handi bat etorri zaigu, eta elurtearekin batera, argazkia aukeratzeko momentua egokitu zait.
Urtarrilaren 18ko goizean leihotik begiratu, eta dena zuri-zuri ikusi nuen. Bat-batean kamara hartu, teleobjektibo luze bat jarri, eta etxeko leihotik argazki batzuk egin nituen. Aurrean duzun irudia da horren adibidea, Zumarragako Goiburu baserria elurrez inguratuta.
Nikon D5000 • Tamrom 150-600 mm F 5-6.3 • F/6 • 1/640 s • ISO 100 • 400 mm • Adobe Photoshop CC