1985eko udan aitaren [Joxe Telleria] Beasaingo bulegoan lanean hasi zenetik aseguruen munduan ari da Zelia Telleria (Zegama, 1966). Urte guzti hauetan bezeroen arazoak konpontzeko zailtasunek buruhausteak sortu badizkio ere, arazoak konpontzean bezeroa lasai geratzeak pozten du. Gehien saltzen dituzten aseguruak ibilgailuenak dira, derrigorrezkoak baitira. Etxebizitzen, lokalen eta enpresenak ere asko egiten dituzte, «balore handiko ondareak baitira. Jendea ari da ohartzen derrigorrezkoak ez diren hainbat aseguru egitea ere garrantzitsua izan daitekeela».
Ze zaletasun dituzu?
Ez dut zaletasun berezirik.
Pelikula edo telesail bat.
Baztango trilogia gustatu zitzaidan.
Liburu bat.
Los pilares de la tierra.
Musika talde edo abeslari bat.
Benito Lertxundi.
Abesti bat.
Benito Lertxundiren edozein.
Oporretarako leku bat.
Euskal Herriko edozein txokotan zoriontsu naiz.
Zer gosaltzen duzu?
Ogi txigortua gazta eta urdaiazpikoarekin eta tea.
Kolore bat.
Urdina.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Alaben jaiotegunak.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Amak momentu berezi batean oparitu zidan ‘mezedora’.
Amets bat.
Ingurukoak eta ni osasuntsu egotea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Bazkal ondoren siesta motz bat egitea.
Goierriko txoko bat.
Txurro mendi ingurua.
Idiazabalen biziko ez bazina…
Zegaman.