Ane Mendizabalek (Zumarraga, 1980) irakasle ikasketak (Haur Hezkuntza) egin zituen. Urretxu-Zumarraga Ikastolan lan egin du beti. Bere lana oso gustuko du. Aurreko astean inauterietako desfilea egin zuten. «Ikastolan lanbideak hartu genituen gai bezala. Haur Hezkuntzako irakasleok obratako langileez mozorrotu ginen».
Ze zaletasun dituzu?
Lagunekin egotea, mendira joatea, itsasoa ikustea… gauza txikiek asko betetzen naute.
Pelikula edo telesail bat?
Erlauntza ikusten oso ondo pasa nuen. Lagunekin eta ahizparekin joan nintzen. Nerea ahizpa eta laguna da niretzat.
Abeslari bat edo musika talde bat?
Hertzainak. Bilboko kontzertuan egon nintzen.
Abesti bat?
564.
Liburu bat?
Amaren eskuak, Karmele Jaiorena.
Oporretarako toki bat?
Itsasoa duen edozein toki.
Zer gosaltzen duzu?
Laranja zuku naturala eta kafesnea ogi txigortuarekin.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna?
Seme-alaben jaiotze egunak. Minagatik eta bizitza aldatu didatelako.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Ikastolak emozioen inguruko ikastaro bat egiteko aukera eman zidan eta nire burua hobeto ezagutzeko balio izan zidan.
Amets bat.
Asko ditut.
Plazer txiki bat.
Momentuaz gozatzen jakitea.
Goierriko txoko kuttuna.
Urzabaleta eta Goiko Txabola.
Zumarragan biziko ez bazina…
Zumaian.