Enrique Ripa • Argizpi elkartea (Beasain)
Adinez nagusi egin nintzen garaian zaletu nintzen argazkilaritzan. Aras herritik (Nafarroa) etorri ginen Beasainera, 14 urte nituela, 1964an. Kamera konpaktuekin hasi nintzen, eta lehen reflexa erosteaz bat, etxean nire laborategi analogikoa sortu nuen negatiboak eta zuri-beltzezko positiboak neronek egiteko.
Aro digitala iritsi zen, eta kosta egin zitzaidan sistema horretara egokitzea. Orduan, laborategi analogikoa digitalarengatik aldatu nuen, gaur egun arte.
Irudiko argazkia 2018ko urtarrilaren 7an ateratakoa da, Igartza Monumentu Multzoko burdinolaren parean. Koartza bat ageri da barbo bat harrapatzen urak arretuta dakartzan Oria ibaian.
Datu teknikoak