Pake Galdosek (Gabiria, 1974) Erizaintza ikasi zuen Iruñean. Akordeoi ikasketak ere egin zituen eta akordeoi irakasle lanean eman zituen lehen pausoak lan munduan. Ondoren, bi lanak uztartu zituen, irakasle lana utzi zuen arte. Zumarragako eta Donostiako ospitaletan lan egin du, besteak beste. Egun, Idiazabalgo anbulatorioan lan egiten du.
Ze zaletasun dituzu?
Lagunekin bazkaltzea, soinuarekin eta kantuan. Baita botak jantzi eta mendira joatea ere.
Pelikula edo telesail bat?
Azkenaldian, CSI ikusten ari naiz.
Abeslari bat edo musika talde bat?
Edozein kantautore.
Abesti bat?
Hertzainak taldearen 564.
Liburu bat?
Stieg Larsson idazle suediarraren Millennium trilogia.
Oporretarako toki bat?
Urbia. Nire semeetako baten lagunik onenak txabola bat du bertan eta paradisua iruditzen zait.
Zer gosaltzen duzu?
Kafesnea, ogi txigortua, fruta eta zukua.
Kolore bat?
Morea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna?
Asko dauzkat. Semea jaio, besoetan hartu eta bere lehen begirada… Ezin dizu beste inork horrela begiratu. Hain da esker onekoa…
Jaso duzun opari bereziena?
Semeak.
Amets bat.
Nire izena: pakea.
Plazer txiki bat.
Soinua jotzea, kalimotxo batekin.
Goierriko txoko kuttuna.
Larraitz.
Gabirian biziko ez bazina…
Azpeitian. 18 urte arte bertan ikasi nuen.