Automobilgintza • Autowag (Beasain)
Trantsizio egoera batean bizi gara automobilgintzaren arloan. Auto elektrikoak badatoz, baina bilakaera uste baino mantsoagoa izaten ari da. Material falta dago eta auto handien aldeko apustua egin dute, gainera. Honela, auto elektrikoek autonomia aldetik duten mugaz gain, auto elektrikoen prezioa altua da oraindik. Gasolinaren, gasolioaren edo elektrikoaren aukerak sortzen duen zalantzazko eta ez jakintasunezko egoera honetan, finantzaketa moduak emango digu auto berria eskuratu ahal izateko erraztasuna. Zer erosi? Ez daukazu erosi beharrik. Renting eta erosketa malgua sistemekin, lau urtetan zehar auto bat erabili, eta ikusiko dugu lau urteetan zein bilakaera izaten duen automobilgintzak.
Txip aldaketa behar dugu ibilgailuaren finantziazioan. Bizitzako ia arlo gehienetan hileko kuotak ditugun bezala (hipoteka, alokairua, gasa, eskola, telefonoa…), autoa ere kuota bidez ordaintzea, alegia. Amerikako Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan ohikoa da «erosketa» mota hori.
Bi modalitate daude horretarako: Renting eta erosketa malgua. Renting-aren kasuan, hilabetero kuota bat ordaintzen da, eta zerbitzu guztiak sartuta daude kuota horretan: Mantenimendua, olioa aldaketak, kubierta aldaketak, asegurua, udal zerga… Epe mugatua izaten du. 3, 4 edo 5 urtekoa izan daiteke. Normalean 4 urtekoa aukeratzen da. Hilabeteko kuota, aukeratutako ibilgailu motaren, urte kopuruaren eta egingo den kilometro kopuruaren arabera finkatzen da.
Enpresen kasuan, onura fiskalak izaten ditu Renting-ak. Partikularrentzat daukan abantaila da, kuota batean dena sartzen dela da, eta ez zaudela lotuta auto bati.
Erosketa malgua
Erosketa malguarekin ere, orain, gustukoen duen autoaz gozatu ahal izango da, eta erosteko edo ez erosteko erabakia kontratuaren amaierara arte atzeratu. Autoa «erosteko» irtenbide egokia da, beti norbere beharretara egokitutako ibilgailu bat edukitzeko aukera ematen duelako, hileroko kuota bat ordainduta. Gehienez 60 hilabeteko epekoa (5 urte) izan daiteke, eta amaitutakoan erabakiko da autoarekin jarraitu edo aldatu; autoa erosi edo, beste modelo bat aukeratu.
Kasu honetan, hilabeteko kuotan ez da autoaren mantenimendua, asegurua eta udal zerga sartzen.