Amaia Mujika (Segura, 1989) Iparra-Hegoaren antolatze lanetan aritzen da. Mujikaren esanetan, segurarrek «sentimendu bereziarekin» bizi dute «Euskal Herria kultura eta txoko ezberdinetako euskaldunen harremanak bultzatzen dituen ekitaldia».
Zuretzat zein da Iparra-Hegoako momenturik bereziena?
Iparra-Hegoako momentu batek baino gehiagok atera dizkit malkoak.
Ze zaletasun dituzu?
Musika, irakurtzea, gustuko gauzak ikastea, bidaiatzea, familia eta lagunekin egotea…
Pelikula bat edo telesail bat.
Irati.
Liburu bat.
Normalean nobela gutxi irakurtzen dudan arren, azkena irakurritakoa, nire ahizpa Maiderren Hija de la causalidad.
Musika talde edo abeslari bat.
Evaristo Paramos.
Abesti bat.
Alarma morearen Udaberrian.
Oporretarako leku bat.
Maroko.
Zer gosaltzen duzu?
Kafea, ogi txigortua, fruta, jogurta zerealekin… Ordu eta denboraren arabera.
Kolore bat.
Morea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Bat berezia baden arren, bat baino gehiago etortzen zaizkit burura…
Jaso duzun oparirik bereziena.
Inolaz ere espero ez nuen bisita bat.
Amets bat.
Asko.
Bizitzako plazer txiki bat.
Espero ez den plan bat, gustukoa bada noski!
Goierriko txoko bat.
Gure etxe ondoko harkaitz azpia.
Seguran biziko ez bazina…
Segurara joango nintzateke bizitzera.