Depuratibo edo diuretiko moduan, eta azaleko hainbat gaitz tratatzeko erabili izan da landare hau.
- Izen herrikoia. Uztao-belarra.
- Izen zientifikoa. Rumex obtusifolius L., Rumex Acetosa (Polygonaceae).
- Ezaugarriak. Uztaoak hosto handiak ditu, eta oinaldekoak bihotz formakoak dira. Loreak, berriz, txikiak eta berde-marroixkak ditu. Belardi heze eta lokaztuetan, baratzeetan eta sega-larreetan hazten da. Loratze garaian 1,5 metroko garaiera har dezake. Oxalato potasiko asko duenez, zapore garratzeko landarea da.
- Atal erabilgarriak. Sustraiak eta hostoak erabili izan dira.
- Propietateak eta erabilpenak. Landare hau depuratibo eta diuretiko moduan erabiltzen da, baita azaleko gaitz hainbat tratatzeko.
- Uretan egosiz: Sustraiak edo hostoak uretan egosiz, diuretiko eta depuratibo moduan erabili izan da, gibela osatzeko, eta baita giltzurrunetako gaitzetarako ere.
- Kataplasma: Hostoen kataplasma eginez, almorranak osatzeko eta larruazaleko ultzerak lehortzeko balio du.
- Dekozioa: Azaleko beste gaitz batzuetarako ere baliagarria da dekozio moduan, odola garbitzeko eta toxinak kanporatzen duen gaitasunagatik. Kasu horietan, kataplasma edo dekozio moduan erabil daiteke, baina kontu handiz hartu behar da, batez ere harriak dituzten pertsonek edo edukitzeko joera dutenek. Dekozioa egiteko, 30-40 gramo
landare egosi ur litro batean bost minutuz, eta beste hamar minutuz beratzen utzi ondoren, hiruzpalau edalontzi hartu egunean. - Azkura kentzeko: Asunak (osinak) errez gero, uztaoaren hostoekin igurtzi erretako larruazal zatian.
- Kontraindikazioak. Harriak dituzten edo edukitzeko joera dutenek ez dute barne aplikazioan erabili behar, ezta bihotz, gibel eta giltzurrun gutxiegitasuna dutenek ere.