Ricardo Bilbao ‘Txirri’ (Zumarraga, 1960) margotzaile lanean aritu da beti. «Joseba Zumarragarekin, La Perlarekin eta Andusurekin lan egin nuen, soldadutzara joan nintzen arte. Ondoren, zerbitzu kooperatiba sortu genuen. Azkenik, nire kasa hasi nintzen». Bere zaletasunei dagokienez, irakurtzea, mendian ibiltzea eta brikolajea gustatzen zaizkio. 2001etik Ezkion bizi da. «Alabekin gora eta behera ibili ginen, baina esperientzia ona izan da».
Pelikula edo telesail bat?
El nombre de la rosa.
Abeslari bat edo musika talde bat?
Lou Reed.
Abesti bat?
Hertzainak taldearen edozein.
Liburu bat?
El perfume.
Zer gosaltzen duzu?
Kafesnea bakarrik gosaltzen dut. Ondoren, hamarretakoa egiten dut.
Oporretarako toki bat?
Espainia barnealdera joateko ohitura dugu. Gredos mendizerra, adibidez. Irlanda ere asko gustatu zitzaidan.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna?
Ezkondu ginen eguna eta alaben jaiotza egunak. Alaba nagusia ekainaren 30ean jaio zen, Zumarragako jaietan. Danborrada eguna zen. Alaba arratsaldean jaio zen, Garbiñe ospitalean utzi nuen eta ospatzera jaitsi nintzen.
Jaso duzun opari bereziena?
Familiakoen osasuna. Anaiak, ilobak… denak ondo daude.
Amets bat.
Denok osasuntsu jarraitzea.
Plazer txiki bat.
Erretzeari uzten ari naiz…
Goierriko txoko kuttuna.
Oleta eta Samiño.
Ezkion biziko ez bazina…
Ia toki guztiak dira onak, baina kostaldea asko gustatzen zait.