Irantzu Amundarain • Zuzenki Aholkularitza Jurididikoa (Lazkao)
Ez dute aitortzeko obligaziorik
- Urteko lan etekin gordinak 14.000 € gordinera iristen ez direnak.
- Kapitalen etekin gordinak eta ondare irabaziak, salbuetsiak barne, batera hartuta urtean 1.600 €tik gora jaso ez dituztenak.
- Urtean 14.000 eta 20.000 € gordin bitartean jaso dituztenak, baldin eta:
- Lan etekinak ordaintzaile bat baino gehiagotik jasotzen direnean, bigarren eta gainerako ordaintzaileen zenbatekoan batura urtean ez bada 2.000 €ra iristen.
- Ordaintzailea bera izanda ere, kontratu bat edo luzapenak izan baditu.
- Ezkontide edo bikote-lagunarengandik pentsio konpentsagarri edo mantenurako ordainketak jaso baditu.
Salbuetsita
Salbuetsiak daude oro har, desgaitasunagatik, gizarte segurantzatik eta langabeziagatik ordainketa bakarrean, jasotako prestazioak.
Aitortu behar diren etekinak
- Kapitalaren etekinak:
- Kapital higikorrenak: dibidendu, interesak e.a.
- Kapital higiezinenak: etxe, lokal eta bestelako higiezinen errentak.
- Jarduera ekonomikoen etekinak.
- Ondare irabazi eta galerak.
- Zergaren foru arauan ezartzen diren zerga egozpenak.
Murrizpenak
Etekin guztien baturarekin zerga oinarria lortuko dugu, eta kasu bakoitzari dagozkion murrizpenak egin ondoren, oinarri likidagarria eta kuota osoa. Kuota oso honi kenkariak aplikatzen zaizkio, ohikoenak hauexek dira:
- Zergadunarekin bizi diren ondorengo ahaideengatik.
- Seme-alaben urteko mantenuagatik, Kenkari hau egin ahal izateko, ezinbestekoa da zergadunak epaileen erabakiz ordaintzea seme–alaben urteko mantenurako kopuruak.
- Zergadunarekin modu iraunkor eta jarraituan bizi izan den aurreko ahaideengatik.
- Desgaitasun edo mendekotasunagatik.
- Adinagatik.
- Ohiko etxebizitza errentan hartu edo erosteagatik.
- Jarduerak ekonomikoak sustatzeko kenkariak: inbertsio, ikerketa, berrikuntza edo enplegua sortzeagatik.
- TicketBAI edo txikizkako digitalizazioan inbertitzeagatik: beti ere ezarpen egutegiaren arabera obligazioa derrigorrez betetzea egokitu aurretik egin bada egokitzapen hori.
- Dohaintzak egiteagatik. (…)
Kuota osoari dagozkigun kenkariak aplikatu ondoren, kuota likidoa izango dugu beraz. Azkenik, kuota likidoari aurrez Ogasunari egin dizkiogun konturako sarrera edo atxikipenak kendu behar dizkiogu eta horrela, azken emaitza lortuko dugu, ordaindu edo jasoko dugun zenbatekoa.
Epeak
Errenta proposamenak iritsi bazaizkigu, dagoeneko onartu ahal izango ditugu. Internet bidez, apirilaren 12tik aurkeztu ahal izango dira eta modalitate mekanizatua apirilaren 17tik aurrera egin ahal izango da. Errenta guztiak aurkezteko epea ekainaren 30ean amaituko da.