Betidanik izan dut gustuko argazkilaritza, begiekin ikusten dudana betirako gordetzeko aukera ematen baitit. Ordiziako Ortzadar Argazki elkartean hasitakoan izan nuen aukera argazkilaritzaren munduan sakontzeko, eta teknika eta kontzeptu berriak ikasteko. Geroztik hamar urte baino gehiago pasa badira ere, gaur egun ikasten jarraitzen dut. Paisaiak, animaliak eta naturarekin zerikusia duten diziplinak ditut gustukoen, baina argazkilaritzaren inguruko beste edozein arlotan ere gustura ibiltzen naiz. Bidaiatzea dut gustuko, eta horietan inoiz ez da falta nire kamera.
Irudiko argazkia 2021eko apirileko goiz batean ateratakoa da. Betidanik izan dut gustuko Lazkaomendi inguruan ibiltzea, eta bertatik, Goierri eta Euskal Herriko mendirik ederrenetarikoa ikus dezakegu, Txindoki, Larrunarrri edota Ñañarri bezala ezaguna. Larunbat goiz hartan, egunsentia ikusteko asmoarekin etxetik Lazkaomendirantz abiatu, eta ezin utzi hau irudikatu gabe; kamera prestatu, klik egin eta hau emaitza, betirako momentua gordeta.
Datu teknikoak