Bakarne Lezeta (Zegama, 1969) Beasaingo Mirari mertzeriko nagusia da. Administraritza ikasi zuen eta beti dendan lan egin du. Denda Milagros Arrietak ireki zuen, Bakarneren amak, 1981ean. «Ama jostuna da. Horregatik erabaki zuen mertzeria irekitzea. Negozio polita da. Jendearekin harremana izateko eta jendeari laguntzeko aukera ematen du».
Ze zaletasun dituzu?
Ibiltzea, mendira joatea, zinea, lagunartean egotea…
Pelikula edo telesail bat?
Ghost, Titanic eta La casa de papel.
Abeslari bat edo musika talde bat?
Denetik entzuten dut. Zea Mays, adibidez.
Abesti bat?
Zea Maysen Negua joan da ta.
Liburu bat?
Dolores Redondoren Todo esto te daré. Oporretan bakarrik irakurtzen dut.
Oporretarako toki bat?
Cambrils. Umetatik hara joan naiz.
Zer gosaltzen duzu?
Esnea eta ogi xigortua.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna?
Kuadrillako lagun bat hil zen eguna.
Jaso duzun opari bereziena?
Seme-alaben jaiotza. Neska eta mutila ditut.
Amets bat.
Minbiziaren aurkako tratamendu gehiago lortzea.
Plazer txiki bat.
Familiakoekin pasatzen dudan denbora.
Goierriko txoko kuttuna.
Olaberria. Paseotxo bat ematera joan, kafe bat hartu, naturaz eta argitasunaz gozatu…
Beasainen biziko ez bazina…
Beasainen oso gustura bizi naiz. Bertan, denetik dugu. Ez dut ezer faltan somatzen.