Izen-emate epea luzatuta, oraindik ere badago aukera ekainean Goierrira etorriko diren AEB Amerikako Estatu Batuetako gazteak etxean hartzeko. Ateak Ireki egitasmoak parte hartzeko dei berezia egin die Goierriko familiei. Izena emateko: ateakireki.eus.
Ekainaren 25etik uztailaren 16ra AEB Amerikako Estatu Batuetako 53 gazte etorriko dira Goierrira Ateak Ireki egitasmoaren bidez. Oraindik ez dute behar adina familiak izena eman egitasmoan, eta antolatzaileek dei berezia egin nahi diete goierritarrei parte hartzera anima daitezen. Ekimena Batzen Kultur Elkarteak antolatu du, NABO (North American Basque Organizations) elkartearekin eta Goieki garapen agentziarekin batera –beste hainbat erakunde ere badituzte bidelagun proiektuan–.
Egitasmoaren helburuak
1974an Boise State Universityko Pat Bieter irakasleak Oñatin hasitako esperientziari jarraipena eman nahi diote antolatzaileek egitasmo honekin. Epe ertain-luzerako «proiektu kolektiboa» da, eta helburu hauek ditu, besteak beste: AEBetako euskal jatorria duten gazteak euskararen eta euskal kulturaren aldeko pertsona aktiboak izatea; Euskal Herriko familiekin egonaldia egin ondoren, bizi guztirako harreman pertsonalak sortzea; Komunitate horretako gazteak Euskal Herriko etxeetan jaso ahal izateko sarea osatzea; Trukea sustatzearen bidez, Euskal Herriko gazteek Euskal Diaspora ezagutzeko bideak zabaltzea eta zubiak eraikitzea.
Funtzionamendua
Etorriko diren gazteak Goierriko familietan egongo diren arren, Ateak Ireki egitasmoak hiru asteko egitarau zabala antolatu du gazteentzako –ikus 15. orria eta ateakireki.eus webgunea–. Lazkaoko Maizpide euskaltegiarekin batera, astean zeharrerako, Goierrin eta Euskal Herri mailan egiteko txangoak eta eskolak antolatu dituzte. Etorriko diren gazteen arduradunak Ateak Irekiko langileak, Maizpideko irakasleak eta AEBetatik etorriko diren gazteen bi begirale izango dira. Uztailaren 1 eta 2ko, eta 8 eta 9ko asteburuak familiekin pasatuko lituzkete erabat gazteek.
Familien irizpideak
Honakoak dira familiek bete behar dituzten irizpideak: Euskal hiztunak izatea; Gazte bat hiru astean mantentzeko gaitasun ekonomikoa edukitzea –gosariak, afariak eta asteburuak familien kontu, bazkariak Ateak Ireki programaren kontu–; 16 eta 25 urte bitarteko gazteren bat etxean izatea egokia izango litzateke, baita ingelesez komunikatzeko gaitasuna edukitzea ere.
Gazteen jatorria eta profila
Kalifornia, Idaho eta Nevada estatuetatik datoz gehienak, baita Utah, Washington, Colorado, Oregon, Texas, Florida, Arizona, Hego Carolina eta New York-etik ere. Adinari dagokionez, gazte gehienak 19 eta 23 urte bitartekoak dira, eta erdiak baino gehiago (%62) emakumezkoak.
AEB-etako gazteen egonaldiaren programa
Ekainak 25, igandea
-
- Arratsaldean. Ongi etorria eta familiak elkartzea.
Ekainak 26, astehelena
-
- 09:00. Aurkezpena. Elkar ezagutzeko jokoak.
- Ondoren. Euskara-eskolak: Euskal geografia eta hizkuntza. Euskararen historia.
- 16:00etan. Lazkao ezagutu.
- Ondoren. Euskal sinbologiarekin kamisetak margotzeko tailerra.
- Ekainak 27, asteartea Gasteiz + Arabar Errioxa
- 09:00. Irteera Lazkaotik autobusez. 10:30. Legebiltzarrera bisita.
- 13:00. Foru Aldundira bisita.
- 16:00. Biasteri bisitatu.
- 18:00. Itzulera.
Ekainak 28, asteazkena Azoka + baserriak
-
- 09:00-13:30 eta 15:00-19:00. Ikasleen erdiek euskara-eskolak: Azokak eta baserriak. Beste erdiek inguruko baserriren batera bisita gidatua.
Ekainak 29, osteguna Ohiturak + mitologia
-
- 09:00. Euskara-eskolak: Joxemiel Barandiaran. Euskaldunon sineskeriak eta ohiturak. Mitologiako pertsonaiak.
- 15:00. Ataungo Barandiaran museora bisita. Ondoren, Jentilbaratza Kultur Elkartearen kale-antzerki emanaldia.
Ekainak 30, ostirala Albaola
-
- 09:00. Autobusez Pasaiara abiatu.
- 10:00. Albaolako bisita gidatua.
- 12:00. Maizpidera itzulera.
- 15:00-19:00. Euskara-eskolak: Itsas-kultura, lanbideak.
- 20:00. Talo-tailerra eta erromeria.
Uztailak 1-2, larunbata-igandea Familiekin egun librea.
Uztailak 3, astelehena Euskal musika + bertsolaritza
-
- 09:00-13:30 eta 15:00-17:00. Euskara-eskolak: Ahozko inprobisazioa eta bertsolaritza. Ahozkotasuna munduan. Herri-musikaren historia.
- 18:00. Baga biga higa ikuskizuna Mikel Markez eta Eñaut Elorrietaren eskutik.
Uztailak 4, asteartea Erriberri + Iruñea
-
- 08:00. Irteera Lazkaotik autobusez.
- 10:00. Erriberriko gazteluaren bisita.
- 13:00. Nafarroako Legebiltzarrera bisita.
- 14:30. Sagardotegi batean bazkaria.
- 16:00. Iruñean bisita gidatua.
- 19:00. Itzulera.
Uztailak 5, asteazkena Arantzazu
-
- 09:00. Irteera Lazkaotik autobusez.
- 10:30. Arantzazuko santutegiaren bisita.
- 12:30. Itzulera.
- 15:00-19:00. Euskara-eskolak: Euskal idazle, margolari eta eskulturgileak.
Uztailak 6, osteguna Lesaka
-
- 09:00. Irteera Lazkaotik autobusez. 11:00. Lesaka bisitatu.
- 13:00. Zubi-dantza Lesakan.
- 15:00. Amaiurreko gazteluaren bisita.
- 18:00. Itzulera.
Uztailak 7, osteguna Segura
-
- 09:00-13:30. Euskara-eskolak: Antzinako eta gaur egungo ohiturak.
- 15:00. Segurara bisita.
- 17:00. Euskal dantzen tailerra-erromeria.
Uztailak 8-9, larunbata-igandea Familiekin egun librea.
Uztailak 10, astelehena Gernika-Urdaibai
-
- 09:00. Irteera Lazkaotik autobusez. 10:30. Gernikako Arbola, museoa, Gernikako juntetxea.
- 14:30. Gernika ezagutu.
- 16:30. Paddle surf-a Mundakan.
- 18:00. Itzulera.
Uztaistlak 11, asteartea Donostia
-
- 09:00. Irteera Lazkaotik autobusez. 10:30. Etxepare Institutura bisita.
- 12:00. Gipuzkoako Foru Aldundira bisita.
- 15:00. Donostia ezagutu.
- 18:00. Itzulera.
Uztailak 12, asteazkena Sukaldaritza + Idiazabal
-
- 09:00-11:00. Euskara-eskolak: Euskal Herriko sukaldaritza.
- 11:30. Ordiziako azokara bisita.
- 15:00-17:00. Euskara-eskolak: Auzo-lana eta herri-mugimenduak.
- 17:00. Biziola kooperatibara bisita.
Uztailak 13, osteguna Industria
-
- 09:00-13:30. Euskara-eskolak: Industrializazioa eta kooperatibismoa.
- 15:00. Irizar kooperatibara bisita.
Uztailak 15, ostirala Bilbo
-
- 09:00. Irteera Lazkaotik autobusez.
- 10:30. Bizkaiko Foru Aldundira bisita.
- 12:00. San Mamesera eta Athleticen museora bisita.
- 15:00. Euskararen Interpretazio zentroa.
- 17:00. Guggenheim museoa.
- 18:00. Itzulera.
Uztailak 15, larunbata
-
- 12:00. Gazte eta familien arteko jolasak.
- 13:00. Ekitaldia.
- Bazkaria
- Ondoren. AIKO taldearen emanaldia, erraldoiak, buruhandiak, zezen suzkoa…
Uztailak 16, igandea
-
- Egun librea familiekin eta aireportura itzulera.