Aitor Carrasco • Musikaria
Azken urteetan entzun izan dut gitarren musika hilda dagoela, bereziki Punk, Rock eta Metal estiloak galtzen ari dira gazteen artean. Artikulu honen bitartez erakutsi nahi dut inoiz baino biziago dagoela. Jorge Navarrok Biznagako baxujoleak El Salto egunkarian esan bezala «rocka ez dago hilda, baizik eta erritu kolektibo aglutinatzaile gisa funtzionatzen jarraitzen du, eta pertsona kopuru handi bati interesa pizten dio, ikuspegi kapitalista batetik baldin bada ere (jaialdiak, makrokontzertuak, etab.)».
Euskal Herrian azken urteetan badaude talde dexente gauza oso interesgarriak sortzen ari direnak bakoitzak bere estilo propioa jorratuz. Adibide gisa dira Lukiek, Tatxers, Vulk, Ezpalak, Arima, Dena Etxekalte edo Brigade Loco eta Rotten XII bezalako taldeak. Agian hemendik 20 urtetara dokumentatu edo idatziko dugu gertatzen ari den guztia, baina badut sentsazioa gehiegizko informazio garai hauetan gauza asko galtzen ari garela.
Fenomeno hau ere Espainia mailan ematen ari da eta aipatzea gustatuko litzaidake, Carolina Durante, Biznaga, Bala, Cala Vento, La Paloma, Finale, La Plata edo Yawners bezalako taldeak.
Gure eskualdean ere ez da gutxiago eta azken urteetan oso proiektu interesgarriak atera dira, bakoitza bere estilo eta ikuspuntuarekin baina gitarra ardatz bezela. Azken Sustraiak, Anker, Esanezin, Kontrol Norte, John Dealer & the Coconuts edo ni partaide naizen Hiri Galduak, Vivak hain zuzen ere.
Agian kultura mainstreamean indarra galdu du baina azken boladan musika berria ezagutu nahi baduzu badituzu etxeko lanak.