Txaro Morras (Gabiria, 1958) Legazpin bizi da aspalditik, baina Gabirian jaio zen. «Gurasoak Nafarroatik etorri ziren eta Gabiriako baserri batean bizi ginen. Aitak eta osabak Legazpin lan egiten zuten eta oinez etortzen ziren». Lanari dagokionez, Legazpiko Domingo Agirre ikastetxean lan egin zuen. 2018an hartu zuen erretiroa. «Nire seme-alabak ere irakasleak dira. Oso lan polita da irakaskuntza. Alabak Domingo Agirren lan egiten du».
Ze zaletasun dituzu?
Bidaiatzea, irakurtzea, paseatzea, jendearekin egotea… Ez naiz aspertzen. Iratzarri emakume elkarteko zuzendaritzako kidea ere banaiz. Gauza ezberdinak egiten saiatzen ari gara eta gazteak ere hurbiltzen ari dira.
Pelikula edo telesail bat?
La vida es bella. Aupa Etxebeste! ere askotan ikusi dut.
Abeslari bat edo musika talde bat?
Simon and Garfunkel.
Abesti bat?
The sound of silence.
Liburu bat?
Los pilares de la tierra.
Oporretarako toki bat?
Edozein.
Zer gosaltzen duzu?
Fruta, kafesnea edo Cola Cao-a eta ogi xigortua olioarekin edo marmeladarekin.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna?
Seme-alaben eta biloben jaiotze egunak.
Jaso duzun opari bereziena?
Jubilatu nintzenean egin zidaten festa.
Amets bat.
Denok bakean bizitzea, inbidiarik gabe.
Plazer txiki bat.
Goizeko kafea.
Goierriko txoko kuttuna.
Lakiola.
Legazpin biziko ez bazina…
Lizarran. Udan bertara joaten ginen.