Jose Antonio Muruak (Urretxu, 1944) oinarrizko ikasketak egin zituen. Urretxuko Eguzkia tailerrean hasi zen lanean eta soldadutza egin ondoren Legazpiko Mel plastiko enpresan lan egin zuen. 17 urte eman zituen bertan, enpresak su hartu zuen arte. Ondoren, zapatak konpontzen hasi zen. Roberto Larrañaga bere koinatuak irakatsi zion ofizioa. 2011n hartu zuen erretiroa. «Oso polita da. Batez ere, bezeroekin harremana».
Ze zaletasun dituzu?
Baratzeko lana eta fruta arbolak atsegin ditut, umetatik. Baita hondartzara, mendira eta Frantziako Tourra ikustera joatea ere.
Pelikula edo telesail bat?
Gazte denboran, bakeroen pelikulak, Ben Hur eta halakoak. Egun, dokumentalak. Vascos por el mundo oso gustura ikusten dut.
Abeslari bat edo musika talde bat?
Benito Lertxundi eta Luis Mariano.
Abesti bat?
Baldorba.
Liburu bat?
Sukaldaritzari buruzkoak.
Oporretarako toki bat?
Benidorm. 35 urte daramatzagu bertara joaten.
Zer gosaltzen duzu?
Platano bat eta ogi xigortua etxean egindako marmeladarekin. Gero, kafetxo bat Ezkurra kafetegian.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna?
Alaba jaio zen eguna.
Jaso duzun opari bereziena?
Alaba.
Amets bat.
Kubara joatea. Mexikora joan nintzen eta ea Kubara joatea ere lortzen dudan.
Plazer txiki bat.
Ezkurra kafetegiko goizeroko tertulia.
Goierriko txoko kuttuna.
Gabiria.
Urretxun biziko ez bazina…
Kostan. Zumaian, adibidez.