Joxe Mari Telleria • Idiazabal
Gaur, irudiak jasotzeko aukera etengabea dugu, telefono mugikorrei esker. Argazki kamerarekin ere, digitala sortu zenetik, askoz errazago moldatzen gara. Aurretik karretearen munduan bizi ginen, baina errebelatze sistema modernoekin, emaitzak azkar ikusteko aukera genuen.
Baina pentsa, XX. mende hasierako Idiazabalgo argazki zahar honen garaian klik egin eta irudia esku artean izan arte zenbait egun pasako ziren.
Hiru gizonezko ageri dira kalea zeharkatzen, eta ume sail bat argazkian azaldu nahian, batzuk keinuka…
Garai hartako etxeak
Bertan ikusten dira, garai hartako etxeak: Ubitarte zaharra, Torre Unsain, Uharkaondo, Floreaga, Iturralde, Biona, Bidaurre eta ‘Txulokoitturri’-ko zubia Urtsuaran erreka zeharkatzen.
Irudi hau egin zuenak aurrez, ikuspuntua, edukia eta abar, ondo pentsatu zituen.