Aitor Calvillo, (Ordizia, 1972) Goiztiri AEK euskaltegiko irakaslea da 1999. urtetik. 24 urte hauetan ikasle ugari eta mota askotakoak ezagutu ditu, eta aldaketak ere sumatu ditu: «Izugarri aldatu dira ikasleak, ia antzik ere ez dute. Jarrera eta motibazioan batez ere». Gaur egungo euskara ikaslearen profilari dagokionez, «oro har, titulua eskuratzeko formazio bila datozenak izaten dira batetik, eta eskolan dituzten haurrei etxean laguntzeko amak bestetik». Pertsonalki, asko ematen dio euskara irakasteak, bereziki poztasuna «ikasle izan direnak kalean euskaraz hitz egiten entzuten ditudanean batez ere». Asteazkenetako azokan ohikoa da Calvillo postuan ikustea. «Ama ataundarra izaki amona-aitona bisitatzera joaten ginen maiz txikitan, eta harrezkero baserriranzko joera hori mantendu dut. Eta azokan azalduz gero…».
Zein zaletasun dituzu?
Lagunekin egotea, sagardotegira joatea, poteatzea…
Pelikula bat edo telesail bat.
Paint Your Wagon (izenik gabeko hiriaren kondaira).
Liburu bat.
Larrosaren izena, Umberto Ecorena.
Musika talde edo abeslari bat.
Itoitz edota Hertzainak.
Abesti bat.
Barça-ren ereserkia, Tot el camp…
Oporretarako leku bat.
Edozein, oporrak beti opor.
Zer gosaltzen duzu?
Ez dut gosaltzeko ohiturarik.
Kolore bat.
Berdea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
1990ko maiatzaren 19a, a ze harrikada!
Jaso duzun oparirik bereziena.
Ikasleek ikasturte amaieran emandako kamiseta bat.
Amets bat.
Euskal Herri aske eta euskalduna ezagutzeko aukera izatea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Sagardoa eta San Miguel-a.
Goierriko txoko bat.
Ataungo Urbitarte sagardotegia ez dago gaizki!
Ordizian biziko ez bazina…
Ordiziar peto-petoa izaki, onena bertantxe!