Olatz Esnaolak (Altzaga, 1999) Erizaintza ikasi du eta emagin izateko ikasten ari da. Ikasketetan «oso gustura» ari dela dio.
Ze zaletasun dituzu?
Kirola egitea gustatzen zait, orokorrean. Batez ere, aire librean egiten diren kirolak. Mendira joatea, korrika egitea eta igeri egitea gustatzen zait, bereziki.
Pelikula edo telesail bat?
Ez naiz batere zalea. Lanpetuta nabil eta denbora librea dudanean kirola egitea eta aire librean egotea gustatzen zait. Ikusi dudan azkeneko pelikula Irati da.
Abeslari bat edo musika talde bat?
Ibil Bedi taldea.
Abesti bat?
Ibil Bedi taldearen Lore bat.
Liburu bat?
Irakurri dudan azkenekoa Alaine Agirreren Karena da. Amatasunarekin lotuta dago. Asko gustatu zait.
Oporretarako toki bat?
Pirinioak. Jakan etxea dugu eta askotan joaten gara. Udan mendira eta neguan eskiatzera.
Mendi bat?
Aizkorri eta Monte Perdido.
Zer gosaltzen duzu?
Fruta, kafea eta ogi txigortua olioarekin.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna?
Emagina izateko plaza lortu nuen eguna.
Jaso duzun opari bereziena?
Bardeetan asteburu pasa nire urtebetetze egunean.
Amets bat.
Gustuko dudan horretan lana lortzea.
Plazer txiki bat.
Mendi tontorretik ilunabarra edo egunsentia ikustea.
Goierriko txoko kuttuna.
Aizkorri.
Altzagan biziko ez bazina…
Lazkaon. Herri txikiak gustuko ditut, baina autoa behar dugu denetarako.