Nerea Larrea Oiarbide • Nerea Larrea Oiarbide hortz klinika (Beasain)
Haurdunaldian gorputzak aldaketa hormonalak izaten ditu, adibidez, diabetesa, botagurea, tentsio baxua, anemia… eta baita ahoko gaixotasunak ere.
Hortaz, oso garrantzitsua da norberak jakitea zeintzuk diren sintomak eta horrela konponbideren bat aurkitzea.
Entzietako gaixotasunak
Gorputzaren aldaketa hormonalen ondorioz, entziek sentsibilitate handiagoa eduki dezakete plaka dentalarekiko, hau bakteriez osaturiko geruza eranskor bat da eta hortzen gainean formatzen joaten da. Honela ez badugu egunero hortzetako zepiloarekin kentzen, gingibitisa (entzietako inflamazioa) sor daiteke.
Horrez gain, aurretik gingibitisa baduzu, haurdunaldian arazoa okertzen joango da piorrea agertuz eta hortzak galtzeraino iritsiz.
Nola jakin entzietako gaixotasuna daukagula?
- Entzia sentsibleak, hazita edo gorrituta.
- Odola hortzak garbitzen ditugunean.
- Arnas usain edo ahoko zapore txarra edukiz.
Hortzetako kariesa
Haurdunaldian, hortzetako kariesaren arriskua gehitu egiten da. Hau, botagureen azidoen eta janari gozoen kontsumoaren ondorioz izaten da nagusiki.
Elikadura kontuan eduki behar da umearen janari iturri bakarra zure gorputza dela. Osasunarentzako saiatu behar da kaltzioa duten janariak jatea, horrela hezurrak eta hortzak hobeto edukiko dituzu.
Horrez gain, gogoratu umearen lehenengo hortzen osaketa haurdunaldiko hirugarren hilabetean hasiko dela, hortaz, zure elikadura zaintzen baduzu zure umearen hortzak eta entziak osasuntsuagoak izango dira.
Nola zaindu?
Lehen aipatutako arazoak ez sortzeko, oso garrantzitsua da hortzak oso ondo garbitzea fluorra daukan pasta bat erabiliz.
Aipatu baita ere haurdunaldiaren lehengo hiru hilabeteetan, saiatu behar dela ahoko tratamendurik ez egiten, umeak arrisku handia baitu bolada horretan.
Erradiografiaren gaia oso eztabaidatuta egon da. Larrialdi bat dugunean egiten dira, baina bestela, hobe da lehen aipatu bezala, lehenengo hiru hilabeteetan ez egitea. Hala ere esan, gaur egungo erradiografia digitalekin irradiazio dosia oso txikia dela eta, ez duela arazorik ematen, orain arte ezagutu ditugun sistemekin ez bezala.
Laburpena
Lehen aipaturiko guztiarekin beraz, gomendagarria da haurdun geratzeko asmoa izanez gero, aurrez dentistarengana joatea beharrezko tratamenduak egiteko. Horrela lortuko dugu ahoko arazoak saihestea eta «ume bat izan eta hortz bat galdu» dioen esaera ez betetzea.