Beñat Azurmendi (Beasain, 1989) Gaintzan bizi da azken hiru urteetan. «Natura gustatzen zait, eta horregatik erabaki nuen hona etortzea». Herri handietatik ateratzeko gogoa zuen, Gaintzan pisu bat erosteko aukera sortu zitzaion «eta asmatu nuen. Goierriko herri txikietan etxebizitza bila nenbilen eta bistarik ederrenak dituen herrian aurkitu nuen». Herri txikian bizitzearen alde ona lasaitasuna da Azurmendirentzat «eta bertan sortu daitekeen herri giroa, denekin harremantzeko aukera». Txarra berriz, denerako kotxe beharra, «baina Beasainen biziko banintz ere lanerako kotxea beharko nuke».
Zein zaletasun dituzu?
Mendiarekin zer ikusia duen guztia. Batez ere eskalatzea, baita mendian korri egitea ere.
Pelikula bat edo telesail bat.
The Full Monty.
Liburu bat.
Azkena irakurri dudana eskaladari buruzkoa da, Beastmaking.
Musika talde edo abeslari bat.
Linkin Park, oso gaztetatik entzuten dudan taldea da.
Abesti bat.
Linkin Parken Papercut.
Oporretarako leku bat.
Asko bidaiatzen dut, eta beti leku desberdinak ezagutzea gustatzen zait. Hurrengo pausoa Zeelanda Berria izan daiteke.
Zer gosaltzen duzu?
Asteburuetan patata tortilla pintxoa eta kafesnea. Astean zehar oloa, fruitu lehorrak eta platanoa.
Kolore bat.
Berdea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Kanadan bizi izan nintzenean, mendian galdutako aterpetxe moduko batean bizitzeko aukera eman zidatenekoa.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Urdaiazpiko bat.
Amets bat.
Bidaia luzeak egiteko aukera izatea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Lagunekin garagardoa hartzea.
Goierriko txoko bat.
San Joan iturria.
Gaintzan biziko ez bazina…
Naturatik gertu dagoen beste herri txikiren batean.