Osagaiak
- Baserriko tomatea
- Kantauriko antxoa
- Piper morroia
Ozpin-olioa
- Tipulina
- Piper berdea
- Jerezeko ozpina
- Ibarrako piper freskoa
Maionesa pikantea
- Arrautza
- Ekilore olioa
- Gatza
- Sagar ozpina
- Kaiena piperra
Prestaketa
Antxoak
Aurreko egunean antxoak ondo garbitu, hezurra kendu eta solomotxoak ura eta izotzetan pasa. Ondoren ozpinetan jarri gau osoa. Hurrengo egunean ozpina kendu, oliba olioz estali eta horrela mantendu.
Piper morroiak
Piper morroiak labean erre olio eta gatzarekin bi orduz. Ondoren azala eta pipitak kendu, tiratan moztu eta kazuela edo zartagin batean azukre, gatz eta olioarekin su eztian ordu eta erdiz goxatu. Ondoren hozten utzi.
Ozpin-olioa
Oliba olioa gatza eta Jerezeko ozpina turmix batekin ligatu, bertara tipulina piper berdea eta Ibarrako piperra bota.
Maionesa
Ekilore olioa, arrautza oso bat eta gorringo bat, gatza eta kaiena bat irabiatu.
Aurkezpena
Plater batean tomatea moztuta jarri, gatza bota, ondoren piper morroia jarri, gainean antxoa marinatua eta ozpin-olioa gehitu. Maionesa pilotxo bat alboan jarri.