Nekane Arantzamendi (Ondarroa, 1957) 1986an iritsi zen Zegamara eta 2018an jubilatu arte bertan izan da irakasle «oso gustura, gainera». Urte hauetan asko aldatu da irakaskuntza, «aldaketarik handiena metodologia kooperatiboa izan zen, ikasleek gusturago egiten zuten lan eta akordioak lortzeko eztabaidak aberatsagoak ziren».
Zertan ematen duzu denbora?
Patxadaz egiten ditut gauzak, lasaiago bizi naiz eta aisialdiko gauzak egiten ditut: irakurri, mendian ibili, yoga, baratza, frantsesa ikasi, bidaiatu…
Ondarroatik zeren falta sumatzen duzu?
Itsasoa eta kresal usaina. Tarteka familia eta lagunak ere bai.
Ze zaletasun dituzu?
Zinea, antzerkia, mendian ibiltzea ere gustuko dut eta batez ere irakurtzea.
Pelikula bat edo telesail bat.
Azkena ikusi dudana, 20000 especies de abejas. Gustatu zitzaidan.
Liburu bat.
Saizarbitoriaren 100 metro. Atxagaren Obabakoak. Lertxundiren Hamaseigarrenean aidanez. Urretabizkaiaren 3 Mariak. Landaren Amona, zure Iholdi. Elorriagaren SPrako tranbia. Jaioren Aitaren etxea. Anariren Gari eta goroldiozko…
Musika talde edo abeslari bat.
Galduta nabil oraingo musikarekin baina Zea Mays asko gustatzen zait.
Abesti bat.
Mark Knopflerren Sailing to Philadelphia entzuten nuen Ondarroara bidean.
Oporretarako leku bat.
Edozein leku da ona konpainia onean.
Zer gosaltzen duzu?
Laranja zukua edo fruta, ogia edo galletak eta kalean kafea.
Kolore bat.
Beixetik marroi ilunera doazen guztiak.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Umea asignatu zigutela esanez telefono deia jaso nuena.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Alanbrez eta dado hori txiki batez egindako eraztuna. Azken urtean, ikasle batek egindakoa, denen izenean.
Amets bat
Gizarte justuago bat.
Bizitzako plazer txiki bat.
Lagunekin edo familiarekin otordua eta tertulia mahai inguru batean.
Goierriko txoko bat.
Sancti Spiritu azpiko pago motzen parajea.
Zegaman biziko ez bazina…
Ondarroa eta Lekeitio arteko mendixka batean, itsas bistarekin.