Iraileko Ordiziako azoka bereziko unerik gorenena gazta lehiaketako irabazlea jakinarazteko unea da. Hala ere, irabazlearen gazta erdia saltzeko egiten den enkanteak ere jakin min handia sortzen du. 1980an Juan Mari Arzak sukaldariak 12.000 pezeta ordaindu zituen; iazko Bastidako Mitarte upategiak (Araba) 9.600 euro. Elkartasunezko enkantea izaten da. Aurten ere, behar berezietarako erabiliko dute.
Zenbat ordainduko dute Ordiziako Euskal Jaietako gazta lehiaketa irabazten duen gazta erdiagatik? Horixe izaten da egunotan askok egiten duten galdera. Eta erantzuna, datorren asteazkenean, irailaren 6an, 14:00ak aldera jakingo da Beti Alai pilotalekuan. Iaz, 9.600 euro ordaindu zituen Bastidako (Araba) Mitarte upategiak. Orain arteko kopururik handiena, Ampo kooperatibak ordaindu zuen, 2014. urtean: 13.050 euro, Segurako Karmele Muruaren Ondarre gazta erdiagatik.
1980an Arzakek
1980an Antton Olanok martxan jarritako ekimena da gazta irabazlearen enkantearena. Juan Mari Arzak sukaldariak 12.000 pezeta (72 euro) ordaindu zituen urte hartan. Hasierako urteetan gazta erdia sukaldariek erosten bazuten ere, denetariko erosleak izan dira. Izan ere, komunikabide askotako albiste nagusi izaten da gaur egun, eta oihartzun handia izaten du gazta erosketak.
Enkantean jasotako diruak helburu soziala izaten du. Ordiziako San Jose egoitzari eman izan zitzaion, egoitzaren kudeaketa Ordiziako Udalaren esku egon zen bitartean. Gaur egun ere, elkartasun izpiritua izaten du eta ohi bezala, aurten ere, behar bereziko kolektiboren batentzat izango da.
Ordiziako gazta irabazlearen enkanteko irabazleak
- 1980. Juan Mari Arzak (Arzak jatetxea, Donostia): 12.000 pezeta.
- 1981. Jose Juan Castillo (Casa Nicolasa jatetxea, Donostia): 15.000 pezeta.
- 1982. Errasti (Guria jatetxea, Bilbo): 28.000 pta.
- 1983. Pedro Subijana (Akelarre jatetxea, Donostia): 42.000 pta.
- 1984. Evaristo Garcia (O Pazo jatetxea, Madril): 65.000 pta.
- 1985. Zacarias Puente (Zacarias jatetxea, Santander): 110.000 pta.
- 1986. Sebastian Azpiri (Txaltxa jatetxea, Eibar) 115.000 pta.
- 1987. Bilore: 135.000 pta.
- 1988. Quesos Aldanondo: 190.000 pta.
- 1989. Bartolo jatetxea. (Donostia): 210.000 pta.
- 1990. Egosari jatetxea. (Donostia): 260.000 pta.
- 1991. Egosari jatetxea: 360.000 pta.
- 1992. Patxi jatetxea. (Liernia): 385.000 pta.
- 1993. Super Amara merkatalgunea (Donostia): 390.000 pta.
- 1994. Super Amara merk.: 450.000 pta.
- 1995. Elutxeta sagardotegia (Urnieta): 500.000 pta.
- 1996. La Barandilla merk. (Donostia): 550.000 pta.
- 1997. Pryca Olaberria: 570.000 pta.
- 1998. Pryca Olaberria: 570.000 pta.
- 1999. Super Matia merk. (Donostia): 600.000 pta.
- 2000. Larzabal jatetxea. (Donostia): 550.000 pta.
- 2001. Ravell jatetxea. (Barcelona): 610.000 pta.
- 2002. Angel Uranga margolaria: 4.100 €
- 2003. Pottoka eta Martinez jatetxeak (Ordizia): 5.100 €
- 2004. Patxi erretegia (Liernia): 12.100 €
- 2005. Castillo hotela (Olaberria): 6.000 €
- 2006. El Caseron jatetxea. (Armentia): 6.200 €
- 2007. Divinius Catering (Donostia): 6.400 €
- 2008. Casa Eceiza (Tolosa): 6.700 €
- 2009. Super Amara merkat.: 12.000 €
- 2010. Dolarea hotela (Beasain): 7.200 €
- 2011. Porrue jatetxea (Bilbo): 7.300 €
- 2012. Catalana Occidente: 7.400 €
- 2013. Bolintxo okind. (Bergara): 7.500 €
- 2014. Ampo (Idiazabal): 13.050 €
- 2015. Catalana de Occidente: 7.600 €
- 2016. Okeletxe: 8.000 €
- 2017. Carrefour (Olaberria): 8.200 €
- 2018. San Sebastian Gastronomika: 8.750 €
- 2019. Beti Jai Berri (Donostia): 9.000 €
- 2020. Tecnomoto. 9.200 €
- 2021. Hotel El Cisne (Zaragoza). 9.400 €
- 2022. Bodegas Mitarte (Bastida). 9.600 €