Kizkitza Oriaren (Legazpi, 1959) familia Itsasokoa da eta beti lotura estua izan du herriarekin. Bertako elizan ezkondu zen eta 2004an familiaren baserria erosi zuen. «Hasierako asmoa asteburutan etortzea zen, baina azkenean hemen gelditu gara. Oso gustura gaude. Giroa oso ona da eta bizilagunak herriko lanetan oso konprometituta daude». Lanbidez medikua da. 2017an graduatu zen. 1990etik 2022ra arte Legazpiko Korosti Kafeak kafetegiko nagusia izan zen.
Ze zaletasun dituzu?
Ibiltzea, musika, gitarra ikasten ari naiz, abestea gustatzen zait, zinema, irakurtzea…
Pelikula edo telesail bat?
Ikusi dudan azkena Las buenas compañias da.
Abeslari bat edo musika talde bat?
Euskal musika asko gustatzen zait. Xabier Lete batez ere.
Abesti bat?
Soledad Pastoruttiren Tocando al frente. Hitzengatik batez ere.
Liburu bat?
Irakurri dudan azkena La vida contada por un sapiens a un neandertal da. Orain Iosune Arrondoren Barne-bidaia irakurtzen ari naiz.
Oporretarako toki bat?
Kosta eta mendia. Kostari dagokionez, aspalditik Oropesara joaten gara.
Kolore bat?
Zuria.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna?
Haurdun nengoela eta amona izan behar nintzela esan zidaten egunak.
Jaso duzun opari bereziena?
Medikuntza ikastea erabaki nuenean senarrak eskaini zidan babesa. Emozionala eta ekonomikoa.
Amets bat.
Familiak osasuna edukitzea eta familia giroa ez galtzea.
Itsason biziko ez bazina…
Legazpin.