Ba al zenekien gaur egungo udaletxea, Lardizabal Jauregia, El palacio que dicen el encantado bezala ezagutzen zela?
Jauregi barrokoen adibide oso ona. Francisco Lardizabalek eraiki zuen XVII. mendearen bukaeran, burdinolen negozioarekin dirua egin zuenak. 1977an jabeek emango dute Udaletxe berria bezala presta zezaten, moldaketak egin zirelarik eraikuntzan eta lorategian, 1983. urtean inauguratuz.
Aurrealde nagusiak euskal lurraldearen eraikuntza nobleen betiko era egokia aurkezten du hiru ardatzetan oinarrituta (sarrerako baoa, omenaldi balkoia eta armarri zizelkatua). Baoak oso xume apainduta daude kuxin-antzeko harlanduz eta itxura desberdineko burdin sarez. Goikaldean familiako armarri izugarri bat kokatzen da beste elementu askorengatik lagunduta (lehoiak, puttiak, tenenteak, etab.). Azkenik teilatu-hegalak amaiera aberatsa aurkezten du, oinarrizko motiboak landareak direlarik.
Familia oso ospetsua
Lorategi bat dago eta erdian pinua berezi bat…. Ba al zenekien zein pinu den? Araukaria pinua.
Lardizabal familia oso ospetsua izan zen, herriaren alde laguntza handiak emanaz. Martin Lardizabal eta Elortza aipatu daiteke, Madrilgo Alkatea eta Maiestatearen Kontseiluko Kidea Indietako Goi Kontseiluan izan zen beste titulu batzuen artean.