Zerk bultzatu zaitu Goierri barnetik prozesuan parte hartzera?
Goiekiren eta Caritasen arteko elkarlana aspaldidanik dator. Goieki prozesu honekin hasi zenean bertan parte hartzeko gonbidapena iritsi zitzaidan, eta Goierriko talde eragile bezala Caritas bertan egotea garrantzitsua iruditzen zait.
Zer ekarpen egin diezaioke zuk ordezkatzen duzun elkarteak sare horri?
Goierrin bizi den giza-talde baten ahotsa izatea. Caritasen artatzen dugun jendea egoera zaurgarrian dagoena da. Sarritan zailtasunak dauzka erakunde eta administrazio publikora iristeko. Beraien egoera ez da ezagutzen. Guk errealitate hori mahai gainean jarri nahi dugu. Goierrin bizi dira, eta beraien egoera eta errealitatea ezagutzea lehen pausua dela iruditzen zait, gero hori hobetze aldera egin beharreko plangintzetan eta erabakietan gogoan edukitzeko.