Xiker Mujika (Beasain, 1977) soldatzailea da CAF enpresan. Bost urte eta erdi daramatza bertan lanean eta duela gutxi egin diote kontratu mugagabea. Kirolzalea da eta duatloiak egiten ditu. 2017an Ehunmilak proba egin zuen. Futbolzalea ere bada. Beasain taldean jokatu zuen. Gazte mailan utzi zuen. Ondoren entrenatzailea izan zen. 17 urte eman zituen entrenatzaile lanean. Igartza auzoko jaien eta bertako haur duatloiaren antolaketan ere parte hartzen du.
Zertan ematen duzu denbora librea?
Pottokak ditut baserrian eta nahiko lan ematen dute.
Gustuko futbol jokalaria?
Satrustegi.
Pelikula edo telesail bat?
Asko daude.
Abeslari bat edo musika talde bat?
Su Ta Gar taldearen zalea izan naiz beti. 14 urte nituenean ezagutu nituen eta oraindik zalea naiz.
Abesti bat?
David eta Goliath.
Liburu bat?
Ez dut irakurtzeko ohiturarik.
Oporretarako toki bat?
Mexiko. Bi aldiz izan naiz bertan.
Kolore bat?
Urdina.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna?
Aita hil zen eguna.
Jaso duzun opari bereziena?
CAFen kontratu mugagabea.
Zer gosaltzen duzu?
Kiwi bat, ogi xigortua marmeladarekin eta gurinarekin eta kafesnea.
Amets bat.
Jendea gizartean gehiago inplikatzea. Inor ez da ezertarako mugitzen.
Bizitzako plazer txiki bat.
Jana.
Goierriko txoko bat.
Beasaingo Korta baserria.
Beasainen biziko ez bazina…
Zarautzen.