Denbora dezente neraman egunsentiko eguzki izpiek San Adriango kobazulo osoa argiztatzen duten momentu magikoa harrapatzeko pentsamenduekin. Baina une hori harrapatzeak aurreko lan garrantzitsua eskatzen du: ikuslearen arreta piztuko duen kokapen egokiena aurkitzea argazkia ateratzeko.
Orain dela bost urteko udan egin nuen argazki hau (2018-07-14), goizaldeko seiak pasatxo zirela. Eskuz atera nuen, tripoderik erabili gabe, 16 mm-ko distantzia fokal batekin.
Canon Eos 5D Mark IV • 16mm • F 5.6 • Iso 400