Nahia Arzelus • Kresala logofoniatria gabinetea (Beasain)
Bigarren hezkuntza etapa erabakigarria da ikasle baten bizitzan, bere garapen akademiko eta pertsonalerako oinarriak ezartzen baititu. Ikasle guztiek ez dute denboraldi honetan zailtasunik gabe nabigatzen, ez horixe. Ikasteko zailtasunak kezka handia izaten dira ikasle, guraso, irakasle eta beste profesionaletan. Logopeda eta ikasketa errendimenduan jakitun modura esan dezaket, ikasleen autoestimuan eta emaitza akademikoan eragin nabarmena dutela aurrez detektatu eta tratatu ez diren zailtasunek.
Bigarren hezkuntzako gero eta nerabe gehiago jasotzen ditugu Kresala Kabinetean. Hau dela eta, balorazioak egin behar izaten dira zailtasuna ondo aztertu eta ikasleari laguntzeko modurik hoberena aurkitzeko. Ikasketek exigentzia gehiago dute garai hauetan eta aurrez arrastaka eramandako zailtasunak nabarmendu egiten dira.
Ikasketa plana
Kresala Kabinetea bereizten duena banakako arretan duen ikuspegia da. Gure filosofia, ikasle bakoitzak bere behar eta trebetasun espezifikoetara egokitutako ikasketa-plan bat jasotzea da. Kresalako langileek ikasle bakoitza ezagutu eta etengabeko laguntza ematen dute, eta horrek ikaskuntza-giroa suspertzen du, non ikasle bakoitza baloratua eta ahaldundua sentitzen den.
Ez dugu aipatu gabe utziko, tratamendu egoki batean lehendabizi funtzio exekutiboak landu behar direla (atentzioa, malgutasun kognitiboa…). Hauen funtzionamendua egokia ez denean, bakoitzaren gaitasunak ez dira modu egokian ustiatzen eta honakoa errendimendu akademikoan islatzen da.
Laburbilduz, bigarren hezkuntzan ikasteko zailtasunak erronka esanguratsuak dira, hau horrela, laguntza egokiarekin eta irakaskuntza-estrategia egokiekin, ikasleek oztopo horiek gainditu eta beren hezkuntzan arrakasta izan dezakete. Ezinbestekoa da logopedak, ikastetxetako profesionalek, gurasoek eta komunitateek elkarrekin lan egitea.
Tailerrak
Aurtengo udan jarri ditugu martxan, bigarren hezkuntzako ikasleek izan ditzaketen zailtasunei aurre egiten laguntzeko tailerrak. Gainera, modu arrakastatsuan. Kabinetera gerturatutako nerabeei laguntza pertsonala eskaini zaie, aurrez esan bezala, banakako arretari esker beren beharrei erantzunez eta beren gaitasunak indartuz. Oso erantzukizun positiboa izan da, izan ere, nerabeei ez soilik, gurasoei ere laguntzeko aukera izan dugulako: denbora luzez beraiek izandako zalantzei erantzun bat eman eta tailerretan lan egindakoaren feedback bat emanez.
Helburua, nerabeen bizipen akademiko eta pertsonalean etorkizun bikaina lortzeko bidea ziurtatzea da!