Maitane Centol Tolosak (Lasarte, 1986) Administrazio eta Zuzendaritza Idazkari ikasketak egin zituen. Senarrak eta biek makina erreminta enpresa bat dute Altsasun. Zegaman bizi izan ziren bederatzi urtez eta dagoeneko bi urte daramatzate Idiazabalen. «Herri lasaia da eta ondo kokatua dago. Altsasu bertan dago eta haurrak hezteko oso toki ona da».
Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Irakurketa, sukaldea, baratzea, kontzertuetara joatea… Baserri batean bizi gara eta baratzea dugu. Kontzertuei dagokienez, bi haurrekin zaila da.
Zein da zure plater kuttuna?
Txipiroiak ondo egiten ditudala esaten dute. Baita patata tortilla ere.
Pelikula edo telesail bat?
Gladiator eta Interestellar.
Abeslari bat edo musika talde bat?
Coldplay.
Abesti bat?
Coldplay taldearen abesti asko ditut gustuko: Sky full of stars, Yellow...
Liburu bat?
El mundo de Sofia.
Oporretarako toki bat?
Toki ezberdinak ezagutzea gustatzen zaigu.
Kolore bat?
Urdina.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna?
Seme-alaben jaiotza egunak. Bi seme-alaba ditugu: Illart eta Iraia.
Jaso duzun opari bereziena?
El mundo de Sofia liburua.
Zer gosaltzen duzu?
Kafea.
Amets bat.
Ez dut amets bat, baizik eta helburu asko. Eta horretan nabil.
Bizitzako plazer txiki bat.
Irakurtzea eta bidaiatzea.
Goierriko txoko bat.
Olaran.
Idiazabalen biziko ez bazina…
Lasarten.