Badira bost bat urte Jon Gibelalde (Tolosa, 1970) Mutiloan bizi dela. Beasainera ezkondu zen, eta banatu ondoren «zerbait desberdinaren bila» iritsi zen Mutiloara. «Herri txikia da, lasaia, ondo komunikatua, autobusa ere badago… Gainera herri erdian pilotalekua dauka eta mendiz inguratuta dago». Herri txikiek hutsuneak ere izaten dituzte eta Gibelaldek «eguneroko erosketak egiteko denda baten falta» nabari du, «batez ere adineko pertsonentzat. Hala ere kontziente naiz jendeak supermerkatuetarako joera handia duela».
Ze zaletasun dituzu?
Palan jokatzea eta mendia.
Pelikula bat edo telesail bat.
Crimen en el paraiso telesaila.
Liburu bat.
Gutxi irakurtzen dut, azkena Aquitania irakurri dut, Eva Garcia Saenz de Urturirena.
Musika talde edo abeslari bat.
Hertzainak.
Abesti bat.
564.
Oporretarako leku bat.
Andaluzia.
Zer gosaltzen duzu?
Colacao bat.
Kolore bat.
Berdea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Bi seme-alabak jaio ziren egunak.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Semeak eta alabak oparitutako eraztun bana.
Amets bat.
Loteria tokatzeaz gain… Nagoen bezala jarraitu eta zoriontsu izatea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Txokolatea.
Goierriko txoko bat.
Oamendi.
Mutiloan biziko ez bazina…
Beti Altzo gustatu izan zait.