Txikitatik nire amari esker argazkilaritza izan da nire bidelagun. Gogoratzen dut toki guztietara eramaten nuela nire kamera, momentu eta oroitzapen ahaztezinak argazki bihurtuz.
Egun batean, lagun batek, haren ahizparen ezkontzara argazkilari moduan joatea proposatu zidan, eta momentu hori izan zen dena aldatu zuena. Orduan ohartu nintzen argazkilaritzarako nire pasioa ofizio ere bihur nezakeela. Ordutik argazkien munduan murgilduta nabil, momentu zoragarriak argazkietan jasotzeko jartzen dudan maitasuna ofizio bilakatuz. Pandemiaren hasieran izan zen hori, orain dela hiru urte.
Gehien atsegin dudana argazkien bitartez naturaren edertasuna, animaliekiko maitasuna, eta pertsona bakoitzaren izaera eta nortasuna transmititzea da. Irudi bakoitza momentu magiko bat islatzen duen istorioa da; hala nola, Olentzerori ongi etorria, ohitura eta magiaz betetako momentua.
Klik bakoitza inguratzen nauen munduarekiko maitasun keinu baten isla da. Oso pozik nago argazkien bidez betiko bihotzean eta oroimenean gordeko ditugun uneak jasotzeko dudan aukerarekin.
Canon r10 • 50mm • f1/260 • ISO 100