Cristina Limiak (Legazpi, 1983) Goierriko Hitzan idatzi zituen lehen kronikak. Ikasketak amaitu zituenean DVren Debagoienako erredakzioan hasi zen lanean eta 2008. urtean Legazpiko kronikari heldu zion. Duela gutxi Urretxu, Ezkio-Itsaso eta Zumarraga ere bere gain hartu ditu. «Kazetari lanetan urte asko daramatzadan arren, zeharo hasi berria sentitzen naiz hiru herri horietan. Horrek ere badu bere magia».
Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Irakurtzea. Liburuak, egunkariak, aldizkariak… denetik. Bizkotxoak eta postreak egitea ere gustuko dut.
Pelikula edo telesail bat?
Amelie.
Abeslari bat edo musika talde bat?
Ludovico Einaudi pianista oso gustuko dut. Zetak eta Shakira era bai!
Abesti bat?
Yann Tiersen-en La Noyee.
Liburu bat?
Asko, baina bereziki Toti Martinez de Lezearen eleberriak. Handikeriarik gabeko idazle handia iruditzen zait. Legazpin ere baditugu egile txukunak.
Oporretarako toki bat?
Alabekin, hondartza eta igerilekua duen edozein toki.
Kolore bat?
Urdina.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna?
Bi alaben jaiotegunak.
Jaso duzun opari bereziena?
Jendea nitaz gogoratzea eta zoriontzea da oparirik politena. Santa Isabel egunean betetzen ditut urteak.
Zer gosaltzen duzu?
Fruta, ogia eta kafesnea.
Amets bat.
Asko ditut, txikiak eta nahiko egingarriak. Horietako bat, alabak handitzen direnean beraiekin Italiara bidaiatzea.
Goierriko txoko bat.
Mirandaola.
Zumarragan biziko ez bazina…
Gustura bizi naiz Zumarragan.