Haritz kanduduna (Quercus robur L.)
Lurzoru txiroetako hariztietan nabarmentzen den espezie nagusia da Haritz kanduduna (Quercus Robur). Argia arazo handirik gabe sartzen da haren adaburuetatik, eta argi horrek hainbat geruzatako basobera oparoa sortzea ahalbidetzen badu ere, zuhaixka-geruza eskasa izaten da.
Deskribapena
Haritz kanduduna hostoerorkorra da. Hosto (5-8 x 2,2-10 cm) sinple eta gingildunak ditu; ez dute ilerik, eta haien ertzak leunak dira. Landare monoikoa da. Lore arrak (5-13 cm) gerbatan zintzilikatuta egoten dira, eta emeak binaka edo hirunaka agertzen dira, txorten baten puntan. Arrak berdeak izaten dira, eta emeak, berriz, hori-gorriztak. Haren fruituak (20-40 x 8-18 mm) ezkurrak dira, eta txortenen puntan egoten dira. Gaztetan, azal leuna eta hauskara edukitzen dute; urteekin, ordea, arrakalatuz joaten da, eta kolore arrea hartzen du.
- Ekologia. Garai lehorrik gabeko klima epeletan bizi da, lurzoru sakon eta freskoetan. Nahiago ditu lurzoru silizeoak.
- Banaketa. Eurosiberiarra
- Loraldia. Apirila-maiatza
- Tamaina. 15-40 m
- Altitudea. 0-1.000 m
Iturria: Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika sailak ondutako Basoak.eus webgunea.