Octavio Cirez Gutierrez naiz (Legazpi, 1971), eta hainbat zaletasunen artean argazkilaritza dut gustuko. Horregatik eman nuen izena Ikatza elkartean, argazkiek bizitzako hainbat momentu betiko gordetzeko aukera ematen baitute.
Ikatzako lagunek –ezin denak zerrendatu– irakatsi dizkidaten trikimailuekin etengabean ikasten jarraitzen dut, baina argi dago baita ere norberaren irudimena behar-beharrezkoa dela arreta piztuko duen irudi bat lortzeko.
Argazki hau negu betean ateratakoa da, Legapizko Korosti mendian, dronarekin. Aspaldi nuen buruan halako argazki bat egitea, nire irudi askotan azaltzen den aterki gorria erdigunean jarriz. Bakea, lasaitasuna eta indarra transmititzen dituela iruditzen zait.
Dronearekin ateratako argazkia • 1/125 • F,8 • ISO 125