Badakizu 2024ko urtarrilaren 10ean 100 urte beteko direla Eduardo Txillida jaio zela? Mendeurrenaren ospakizuna 2023an hasi bada ere, datorren urtean euskal eskultore ezagunaren lana zabaltzeko hainbat jarduera bultzatzen jarraituko da, besteak beste, erakusketak edo kontzertuak.
Gertaera hau Urola Garaiko eskualdearekin lotuta dago; izan ere, Eduardo Txillida eskultoreak Legazpiko industriarekin lotura estua izan zuen, bereziki Patricio Etxeberriaren forjarekin.
Eta, zehazki, Txillida Lantoki espazioan, museo bihurtutako fabrika zaharrean, ezagutu daiteke prozesua osorik. Museoak eskultoreak burdinarekin eta paperarekin egindako lana erakusten digu. Patricio Etxeberriaren Forja Handiaren lekukotza dokumentatuak edo makinak ere aurkituko dituzu. Hori guztia bisita gidatuaren bidez egiten da, munduko lanik ospetsuenetako batzuen egilea ulertzeko baliagarria izango dena.
Adi egon datozen ekitaldiei, ugariak izango baitira hurrengo urtean, eta gurean, oraindik Legazpiko Txillida Lantokia ezagutzen ez baduzu, ez galdu aukera. Txillida Lantokirako bisitak Lenburrek kudeatzen ditu eta erreserbak honakoan egin daitezke 943 73 04 28.