Osagaiak
- Gailetaren osagaiak
- Arrautza gorringo bat
- 90 gr. gurin
- 75 gr. irin
- 75 gr. Maizena
- 40 gr. azukre
- Betegarriaren osagaiak
- 600 gr. gazta bigun
- 300 gr. esne-gain
- 200 gr. azukre
- 5 arrautza
Prestaketa
Egiteko erraza den gazta tartaren errezeta proposatu du Aiert Izagirrek.
Gaileta egiteko
Osagai guztiak nahasi, laberako molde batean zabaldu eta 180 gradutan 20 minutuz erre.
Betegarria egiteko
Osagai guztiak nahastu eta labean aurrez erre dugun gaileta gainean isuri. 220 gradutan 15 minutuz labean eduki.
Hozten utzi eta zerbitzatu.
Aiert Izagirre • Zeraingo Ostatua
Aiert Izagirre Telleria segurarrak duela 4 urte hartu zuen Zeraingo Ostatua kudeatzeko ardura. Aurretik hainbat urtez Lierniko Mujika jatetxean eta Donostiako Brankan lanen aritutakoa da Izagirre.
Euskal sukaldaritza tradizionala lantzen du batez ere Zerainen. Platerik arrakastatsuenak bakailao entsalada, barazki krepak, legatz betea, txekor masailak… dira. Azkenburukoetan, berriz, gazta tarta eta pantxineta oso estimatuak dira.
Jaki horiek gozatzeko 50 lagunentzako jangela dago Zeraingo Ostatuan.
Astean zehar eguneko menua eskaintzen dute eta larunbat zein igandeetan asteburuko menua: 4 sarrerako eta 6 bigarren plater. Azken finean karta txiki bat modukoa da.
Horrez gain, tabernan errazio eta pintxo aukera ere badago.