Javier Ibañez Alda (Gaintza, 1997) Ortodontzia masterra egiten ari da Madrilgo Alfonso X El Sabio Unibertsitatean. «Familia giroan betidanik ikusitakoak» sortu zion odontologia ikasteko interesa. EHUn egin zuen gradua –laugarren urtea Argentinako Rosarion–, eta 2020-2021 urteetan Ordiziako Alda Hortz Klinikan lan egin zuen. 2024ko uztailean amaituko du Masterra eta ondoren lanean hasteko asmoa du, «non ez dakit ziurtasunez, oso interesgarria iruditzen zait atzerrian lana egitea».
Ze zaletasun dituzu?
Kirola –trail eta eskalada batez ere–, irakurtzea, musika eta zinema.
Pelikula bat edo telesail bat.
Stanley Kubrick oso gustuko dut, bere pelikulen artean 2001: una odisea del espacio aukeratuko nuke.
Liburu bat.
La sombra del viento, Carlos Ruiz Zafonena.
Musika talde edo abeslari bat.
Dire Straits.
Abesti bat.
Mark Knopflerrek Local Hero filmerako konposatu zuen Going Home.
Oporretarako leku bat.
Benasque.
Zer gosaltzen duzu?
Fruta (kiwi normalean), ogi txigortua olioa eta baratxuri beltzarekin, kafea eta txokolate beltz ontza bat.
Kolore bat.
Berde iluna.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Unibertsitateko lehen urtea hasteko Bilbora joan nintzen lehen egunean, unibertsitate-egoitzako sarreran, gurasoak agurtu nituen momentua.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Argazki bilduma bat.
Amets bat.
Bizitzan lasai egotea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Zineman, film batean murgiltzea.
Goierriko txoko bat.
Gaztelu mendiko punta.
Gaintzan biziko ez bazina…
Frantziako hegoaldean.