Lierni Unzurrunzagak (Ormaiztegi, 1963) Lauki enpresan lan egin zuen. Denbora librean, mendira joatea gustatzen zaio. «Hemen inguruko mendietan ibiltzen naiz, baina kanpora ere joan izan naiz. Alpeetara, adibidez». Hiru seme-alaba eta hiru biloba ditu: Enaitz (16 urte), Amets (14 urte) eta Asier (21 hilabete).
Gustuko mendia?
Izazpi.
Pelikula edo telesail bat?
Memorias de Africa. Askotan ikusi dut. CDan ere badut. Ikusten dudan bakoitzean negar egiten dut..
Abeslari bat edo musika talde bat?
Ken Zazpi eta Xabier Lete. Beno, beste asko ere bai: Dire Straits, Queen, Freddy Mercury, Benito Lertxundi…
Abesti bat?
Xabier Leteren Amaren bularra. Alaba txikia duela 25 urte hil zen, 11 hilabeterekin, eta abesti hori abesten nion.
Liburu bat?
Vida despues de la muerte, Elisabeth Kubler-Ross idazlearena. Alaba hil ondorengo dolu prozesuan bere liburuek asko lagundu zidaten. Autolaguntza liburuak irakurtzen ditut batez ere.
Oporretarako toki bat?
Mendia. Abuztuan Biurrunen izan ginen. Oso gustura. Ez da batere toki txarra. Etxarriko kanpina ere oso ondo dago.
Kolore bat?
Txuria.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna?
1998ko abenduaren 14a.
Zer gosaltzen duzu?
Kafea.
Amets bat.
Une honetan nagoen bezala gelditzea.
Goierriko txoko bat.
Lierni eta Kizkitza.
Ormaiztegin biziko ez bazina…
Ez dut nire burua beste inon irudikatzen.