Urtea bukatzear zela, Inuxente egunez, eta denbora librea nuela ikusita, mendi buelta bat egitera joan nintzen Beloki ingurura. Pinudia bota dute, eta orain bestelako ikuspegi bat dagoela ohartu nintzen. Ilunabarrean berriz igotzea erabaki nuen, argazki batzuk ateratzea buruan nuela, eta irudian azaltzen den bikotearekin topo egiteko zortea izan nuen.
Datu teknikoak
Nikon D610 • 70-200 f2.8 • f2,8 • 1/200 • ISO 1000