Susana de los Mozos (Beasain, 1981) 2010. urtetik Zegaman bizi da. Hainbat urtez hezkuntza arautuan lan egin ondoren duela sei urte bete zuen bere ametsa: ingeles akademia irekitzea. «Zegaman zegoen behar bati erantzunez» animatu zen lana utzi eta pauso hori ematera. Adin guztietako ikasleak ditu, «lau urterekin hasten gara ingelesa irakasten eta ez dugu adin mugarik. Helduak eta 65 urtetik gorakoen taldea ere badaukagu». Zegamarrek eman dioten erantzuna «ezin hobea» izan da, «beti egongo naiz oso eskertua». Bestalde, Ikastolen Elkartean ingeleseko irakasle berrien formakuntzan eta materiala sortzen ere ari da.
Ze zaletasun dituzu?
Zaletasun asko eta denbora gutxi… Musika ikaragarri gustatzen zait. Baita padelean jokatzea, txakurrekin ibiltzea…
Pelikula bat edo telesail bat
Amelie pelikula; ez naiz telesail zalea.
Liburu bat.
Orain irakurtzen ari naizen Maitane Ormazabalen Autoestima como Vitamina.
Musika talde edo abeslari bat.
Jon Maiaren Kantu bat gara.
Abesti bat.
Ez dut inoiz jakin galdera hau erantzuten, momentuaren arabera desberdin bat esango nuke eta!
Oporretarako leku bat.
Kostako herri lasairen bat.
Zer gosaltzen duzu?
Kafesnea eztiarekin.
Kolore bat.
Turkesa.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Hiru seme-alabak jaio ziren egunak. Baina, oso berezia izan zen baita ere, etxeko giltza eman zidaten eguna.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Nire ikasle jubilatu taldeak ikasturte amaieran oparitutako zoriontasunaren haziak. Erosten ez diren opariak dira onenak.
Amets bat.
Baserri txiki baten bizitzea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Txanton tabernako patata tortilla.
Goierriko txoko bat.
Lazkaomendi eta Zegamako Murgizelai parkea.
Zegaman biziko ez bazina…
Orain ez dut nire burua beste herri batean irudikatzen. Zegaman ez bada ondoko herri txikiren batean.