Laharra (Rubus ulmifolius Schott)
Rubus generoaren taxonomia sailkapena oso zaila da, eta arazoak eman ditu historian zehar, hibridazio eta apomixi arrazoiengatik. Horrela, laharrek batzuetan ehunka edo milaka espezie dituzte, asko sinonimoak izan daitezkeenak.
Deskribapena
Laharra hostoerorkorra da. Hosto konposatuak ditu, normalean 5 hostoxkak osatuak, biribilduak eta punta zorrotzean amaituak. Hostoek ertz horzdunak dituzte, eta azpialde ileduna. Hostoen nerbioetan arantzak ageri dira.
Landare hermafrodita da. Bost petalo ditu, gorriak edo arrosak. Masustak ematen ditu; sortzean berdeak izaten dira, eta gorrituz joaten dira, heldutan beltzak izan arte.
Azala leuna izaten du, gaztetan gorri-morea eta heldutan marroia. Arantzak izaten ditu zurtoin eta adarretan.
- Ekologia. Gipuzkoa osoan ageri da –Goierrin ere bai–, eta lur gutxi gorabehera hezeetan bizi da, lur azido zein basikoetan.
- Banaketa. Eurosiberiarra
- Loraldia. Ekaina-abuztua
- Tamaina. 0,5-3 m
- Altitudea. 0-1.400 m
Iturria: Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika sailak ondutako Basoak.eus webgunea.