Argazkilaritzan orain dela 15 bat urte hasi nintzen, eta Beasaingo Argizpi elkarteari esker lortu dut zaletasun honetan sakontzea. Argazkilaritza modu ezberdinak ezagutzeko aukera eman dit elkarteak, nahiz eta gustukoenak natura eta paisaiak ditudan.
Argazki hau 2020ko azaroaren 14an aterata dago, Idiazabalgo gain batetik. Irudi honen bidez, gauean zenbat argi sortzen den adierazi nahi izan dut. Jatorri desberdinetako argiak, herrikoak, autoetakoak, zerukoak… Ez litzateke gaizki egongo hausnarketa bat egitea ea benetan hainbeste argi behar dugun edo egoki erabiltzen dugun jakiteko!
Nikon D810 • Tokina 17-35 • ISO 100 mm • F4 • 30 s. • 17 mm • Photoshop CC