Euskal Herrian kukuaren kantua eta udaberria aspaldidanik lotu izan da. Kukua udaberriaren iragarle da. Esaera zahar ugari dira horren erakusle. Adibidetako da ondorengoa: «Kukuak, Ama Birjiña martxokoz kuku, ta San Pedroz mutu». Martxoaren 25ean izaten da martxoko Andra Mari.
Kukuarekin lotutako sineskeria ugari daude. Ezagunenetariko bat, kukua lehen aldiz entzundakoan poltsikoan dirua edukitzea, urte oparoa izango denaren seinale dela. Ba al dakizu zein sineskeria horren jatorria? «Kukua etorri, gosea etorri. Kukua mututu, gosea bukatu» esaera zaharrarekin du lotura. Garai bateko baserri giroko bizimoduaren ispilu da. Negua pasatzea zaila zen, fruitu gutxiago ematen dutelako zuhaitzek. Kukua martxoan hasten da kantari. Beraz, udaberrira txanponen batekin iritsiz gero, negu guztia pasatu baldin duenak eta oraindik diru pixka bat soberan izanez gero, gainerako urtea pasatzeko ez duela arazorik izango. «Kukuaren lau illabetek, hotzak eta gose».
Gaur egun, beste zentzu bat hartu du: txanpon bat baldin badaukat, gehiago izango ditudala.
Superbibentzia teknika
Kukuaren bizimoduarekin lotuta, badago beste esaera zahar bat: «Kukuak txantxangorria iñude». Kukuak arrautzak hegazti txikiagoen habietan jartzen ditu ( kaskabeltz edo txantxangorriarenean). Kukuak, zeuden arrautzak habiatik kanpo bota ondoren berea jartzen du; horrela, hegazti txikiek berea bezala erruten eta elikatzen dute kuku txita. Kukuaren kumeak askoz ere handiagoak izaten dira orokorrean, argazkian ikus daitekeen bezala.