Oihane Flaño Narbartek (Lazkao, 1982). umeak gustuko ditu eta Haur Hezkuntza teknikaria da. «Txikitatik irakaslea izan nahi nuen. Ikasketak politak eta dinamikoak iruditu zitzaizkidan. Ikastola askotan lan egin dut: Lazkaokoan, Urnietakoan, Beasaingoan… 2014tik Ezkioko eskolako jangelan lan egiten dut. Oso gustura nago. Hamar ikaslerekin hasi ginen eta egun 40 ditugu». Lantokitik gertu bizi da. Santa Lutzi auzoan bertan. «Oso ondo moldatu naiz eta gainera gazte asko gaude».
Zaletasun bat?
Irakurtzea. Batez ere, nobela beltza: Dolores Redondo, Stephen King… Musika eta animaliak ere asko gustatzen zaizkit. Katu bat eta buztan gorridun yako grisa ditut. 32 urte ditu eta asko hitz egiten du.
Pelikula edo telesail bat?
E.T. Nire haurtzaroan arrastoa utzi zuen pelikula da.
Abeslari bat edo musika talde bat?
Berri Txarrak, Asgarth, Ken Zazpi…
Abesti bat?
Ken Zazpi taldearen Ezer ez da betiko.
Liburu bat?
Dolores Redondoren Baztango trilogia.
Oporretarako toki bat?
Huelvako (Andaluzia, Espainia) Ayamonte herria.
Kolore bat?
Urdin argia.
Zer gosaltzen duzu?
Ogi txigortua, tomate eta olioarekin. Eta kakao purua.
Amets bat.
Gizarteak animaliei errespetu gehiago izatea eta animaliekin egiten diren ikuskizunak antolatzeari uztea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Herritik kanpoko egun pasak.
Goierriko txoko bat.
Larraitz.
Ezkion biziko ez bazina…
Lazkaon.