Olaberria, Beasain eta Lazkao artean kokatzen da Beñat Azketa Lasaren (Beasain, 1993) bizitza. Lehen 19 urteak Beasainen bizi bazen ere bere amaren jaiotetxean, Olaberriko Azarola baserrian ordu asko pasatzen zituen, «baita anaiarekin eta aitarekin pilotalekuan ere». Ikastera Lazkaoko ikastolara joan eta bertan du kuadrilla. 19 urtetik 29ra Olaberrin bizi ondoren, berriz ere, Beasainera itzuli da. Pilotan aurrelaria da, eta aurtengo otsailean 4. aldiz izan da San Frantziskoko (AEB) Euskal Etxeak antolatzen duen Euskal Jaian pilotan jokatzen –bertara Euskadiko txapelketa eta Euskal Herriko elite txapelketa irabazten duten pilotariak joaten dira–. «Ikaragarrizko esperientzia da hango euskal giroa ezagutzea. Bazkari batean 500-600 euskaldunekin izatea… Euskal hiztunak zahartzen ari dira baina gazteek asko bizi dute euskal kultura: dantzak, musika… Hori dena pilotari esker bizitzeko aukera izan dut».
Pilotari bat.
Lehen Barriola, orain Altuna III.a.
Ze zaletasun dituzu?
Mendia, bizikleta, eskia… Bidaiatzea eta lagunartea.
Liburu bat.
Aspaldi irakurri nuen David Millar txirrindulariaren biografia.
Musika talde edo abeslari bat.
Unidad Alavesa eta Añube.
Abesti bat.
Zopilotesen Kontrolik gabe.
Oporretarako leku bat.
Menorca.
Zer gosaltzen duzu?
Kafesnea galletekin, presaka banabil kafesnea bakarrik.
Kolore bat.
Gorria.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Mikel Goñiren aurka Zaldibian jokatu nuena.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Jaso berri dut Marokora bidaia.
Amets bat.
Euskal Selekzioarekin munduko pilota txapelketan lehiatzea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Bazkari on bat Iruñean, eta ondoren Labrit frontoian pilota partidak ikustea.
Goierriko txoko bat.
Atxurbi eta Esparruko mendi ingurua.
Beasainen biziko ez bazina…
Olaberrin edo Lazkaomendin. Goierritik atera gabe, asko estimatzen dut hemengo giroa.