Estitxu Juarez • Iñausti Hortz Klinika (Beasain)
Gaur egungo odontologia ez da iraganekoaren berdina: gaur egun hortzen profesionala izateaz gain, ahoko tratamenduak arrakasta izan dezan, pazienteekiko gertukotasuna eta enpatia ezinbestekoak dira. Tratamenduan zehar, pazienteak emozio ezberdinak izan ditzake: beldurra, frustrazioa, autokonfiantzarik eza…. Beraz, tratamenduak irauten duen bitartean kontsultan pazientearen eta dentistaren arteko elkarrizketa funtsezkoa bihurtzen da, emaitzarik onenak lortu nahi baditugu.
Odontologia emozionala pazientearentzat zein dentistarentzat komunikazio eraginkorra eta onuragarria ezartzean oinarritzen da, eta horrek emaitzetan eta hortaz, pazientearen –eta profesionalaren– zoriontasun eta ongizatean eragiten du.
Pazientearen emozioak
Lanbidea ulertzeko modu berri hau dentistak bere emozioak zein pazientearenak ezagutzeko eta kudeatzeko duen gaitasuna bezala defini daiteke. Honetarako beharrezkoa da dentistaren eta pazientearen arteko elkarrizketa emankor bat sortzea, adi entzuten ari zarela adierazteko gaitasunean oinarrituz, pazientearen hitzak epaitu gabe.
Hortz klinika batek, enpresa askok bezala, pertsona askoz osatutako lan-taldea du, bakoitzak bere nortasuna duelarik. Lan-taldearen arteko harremana, bai eta pazientearekin izango dugun harremana, atsegina eta pozgarria izatean datza gakoa. Honetarako aliatu onenak, langileek pazienteekiko duten enpatia, taldearen proaktibitatea eta errespetua izango dira. Arreta emateko filosofia honen arabera, dentistarekiko dagoen beldurraren sinesmen zaharra baztertzea errazagoa da, beldur hau gainditzeak pazientearentzat eta dentistarentzat dakarren gozamenarekin. Era berean paziente emozionalak, balio handia ematen dio bere irribarreari, jakitun baita irribarre osasuntsu eta eder batek bere aho-osasun eta osasun-emozionalean sortzen dituen ondorioez. Horregatik paziente horrek aho osasunean zentratu nahi du, estetika erdigunean jarriz, hau da, paziente emozionalak badaki osasunaren eta zoriontasunaren artean harreman estua dagoela.
Arrakasta, zoriontasuna lortzea
Beraz, pazienteak hortz-osasunean eta estetikan hobekuntza modu zoriontsuan lortzen duen bakoitzean, arrakasta izango da. Jakina bait da, pazientearen osasun-emozionalak ere bere aho-osasunean eragin zuzena duela.