Elkar-EKIN Lanean enplegurako programaren barruan, etxez etxeko pertsonentzako arreta soziosanitarioko ziurtagiri profesionala lortzeko aukera dago. Zuek proposatutako formakuntza saioa izan da. Zergatik proposatu duzue?
Eskualde mailan Garapen agentziak mahai gainean ipini ziguten aukeretako bat izan zen, eta ez genuen dudarik izan. Gure erabiltzaileei eskaintzen diegun arretan, behin eta berriz azaleratzen den gabezia bat delako profesionalen falta, alde batetik, eta mendekotasuna duten pertsonen arreta zuzenean dabiltzan langile askoren lan baldintzak hobetzeko bidea delako, bestetik. Laburbilduz, pertsona erdigunean jarriko duen zaintza zerbitzu profesional, erakargarri eta indartsu bat izatea lortzeko ezinbesteko pausoa delako formakuntza.
Ze gabezia nabaritu dituzue?
Etxeetan lan egiteko langile falta handia dago, eta are eta handiagoa eta arazo gehiagokoa tituludunena. Familia asko diru laguntzak eskatzera gerturatzen direnean gure bulegoetara, eskaera gauzatzerako dauden baldintzak aurkeztean, kezka handia eragiten die mendekotasuna duen pertsonari laguntza eskainiko dion profesionalaren aukeraketaren gaiak, badakitelako profesional tituludun falta dagoela.
Ikasketarik behar da ikastaroa egiteko?
Ez da beharrezkoa derrigorrezko ikasketarik, oinarrizko konpententziak (matematika eta hizkuntza ) menderatuta izanez gero. Zaintza eremuan lanean ari edo hasteko asmoa izan eta titulaziorik gabeko pertsona guztiek parte hartu dezakete bertan.
Zein profiletako jendeari zuzendua dago?
Mendekotasuna duen pertsona ahalik eta denbora gehien bere inguruan mantentzea denez helburua, etxe inguruan beharko lituzkeen arretak eskaintzeko, lanean jardun nahiko luketen pertsonei zuzenduta dago; hala nola, ondorengo ezaugarriak dituzten profilak izango lirateke baloragarriak; komunikaziorako trebetasuna, arazoak konpontzeko abilezia, egokitzeko gaitasuna, enpatia, talde lana egiteko trebetasuna eta positibotasuna duten pertsonenak.
Moduluka dago antolatuta.
Dena jarraian eskaini beharrean, moduluak denboran zehar eskainiko dira. Aukera ibilbide osoa egiteko edo soilik moduluetako bat egiteko aukera dago. Prestakuntza presentziala izango da. Gurutze Gorriak eskainiko du. Apiriletik ekainera, hamabost pertsonako talde bat hasiko da, etxez etxeko laguntza eta familiaren elikadura moduluarekin (100 ordu). Irailetik abendura etxeko higienea eta osasun arreta landuko dute (170 ordu) eta 2025eko urtarriletik maiatzera, arreta eta laguntza psikosoziala etxean (210 ordu).
Lanaren bidez gizarteratzea jorratuz
Lorezaintza ikastaroan ikasitakoa herrian praktikan jartzeko aukera